Giza Baliabideak

Boutefeu Ingeniería y Desarrollo, S.L. enpresak gaur egun 12 langile dauzka lantaldean; kualifikazio handiko, diseinu eta injinerutza industrialean esperientzia handiko eta bezeroei zerbitzu emateko bokazioa daukaten diseinugile eta kalkulugilez osotutako diziplina anitzeko giza taldea eratuz. Delineatze puntako lanetan edo kalkulu oso berezietarako bestelako enpresa espezialistak azpikontratatzen ditugu gure jarraipen eta kontrol zuzena izanik.

Organigrama

organigrama

Xehetasun Inginerutza Proiektuen Kudeaketa Prozesua

Boutefeu Ingeniería y Desarrollo, S.L. enpresak kalitatearen AENOR ziurtagiria 2008 dauka, eta horrek Injinerutza Proiektuen gestio integrala ondoko eskema jarraituz burutzen dela bermatzen du:


prozesuak

Diseinu Etapen kodetzea IT01 IV Eranskinaren arabera:

  • U: Etapa kalkulukoa, C; edo planoen marraketakoa, E, dela identifikatzen duen hizkia.
  • EX: Espediente kodearen siglak (IT01 I. eranskinaren araberako kodetzea).
  • XX: Zenbaki koerlatiboa.
  • YY: Uneko urtearen azken zifra biak.
  • Z: Aukerazko hizkia, modu egokian aukeratutakoa, dokumentuaren aldaketa garrantzitsuak identifikatzeko.
  • FF: Proiektuaren gune bakoitzari dagokion zenbaki koerlatiboa (IT01 V. eranskinaren araberako kodetzea)
  • GG: Proiektuaren etapa kode zenbakia:
    • kalkuluena U=C bada. (IT01 III. eranskinaren araberako kodetzea).
    • planoena U=E bada (IT01 II. eranskinaren araberako kodetzea).