Enpresa

Boutefeu Ingeniería y Desarrollo, S.L. Planta Industrialen Injinerutza eta Arkitekturan espezializatutako zerbitzu enpresa da, instalazio industrialen garapen prozesuan parte har dezaketen edozein esparrutan fokatutakoa.Dossier

Boutefeu Ingeniería y Desarrollo, S.L. 1988 urtean sortu zen eta ordutik bere zerbitzuak bezeroei eskaini dizkie. Gaur egun erakunde moderno eta dinamikoa dugu, etorkizunak ekar ditzakeen erronkei aurre egiteko prest dagoena. Boutefeu Ingeniería y Desarrollo, S.L egunez egun bere lehiakortasun aukerak hobetzearen oinarriarekin egiten du lan:

  • Bezeroari moldatutako zerbitzua
  • Baliabideen berrikuntza eta eguneratzea
  • Prozesuen kalitate eta hobekuntza iraunkorrarekiko konpromisoa

Horretarako, Boutefeu Ingeniería y Desarrollo, S.L. enpresak kualifikazio handiko, diseinu eta injinerutza industrialean esperientzia handiko eta bezeroei zerbitzu emateko bokazioa daukaten diseinugile eta kalkulugilez osotutako diziplina anitzeko giza taldea dauka.

Era berean, Boutefeu Ingeniería y Desarrollo, S.L., bezeroei konponbiderik hoberenak eskaini nahian, teknologia berrien erabilera intentsiboa burutzen du, CAD 3D sistematan eta behar ezberdin bakoitzerako aitortutako prestigioa dauzkaten kalkulurako programetan oinarrituz.

Gure enpresak hasieratik oso xehakatutako eta aztertutako Espezifikazio Teknikoen, bai eskaintza eskarietarako zein obrak gauzatzeko eskarietarako, eta Xehetasun Injinerutza zorrotzaren aldeko apustua egin du, Proiektu on baten oinarriak direlakoan baikaude, muntaia bitartean inprobisazio eta eraldaketak eta horien ondorioz hasierako kostuak handitzea saihesteko. Laburbilduz XEHETASUN INJINERUTZA ona egiteaz serioski arduratzen den den enpresa bat gara.

Edificio E2 - Parque Tecnológico de Miñano

Merkatuko beharrak eraginda eta hainbat bezeroren eskariz “giltza eskuan” erako obrak ere burutzen ditugu, Gauzatze Proiektuak zein Jarduera Industriala, MIND, Segurtasuna eta abar barne. Erakunde guztietako baimen guztiak lortu eta obra osoa gauzatu, espezializatutako gremio guztiak azpikontratatu eta Proiektuaren erantzukizun osoa gure gain hartzen dugu, obra guztiz bukaturik eta Jabegoarentzat inongo eragozpenik eragin gabe entregatuz.

Boutefeu Ingeniería y Desarrollo, S.L. enpresak Injinerutza Zibila eta Industria Petrokimikorako Egitura Metalikoen alorrean eman zituen lehen urratsak ondoren Industri Instalazioen diseinuarekin loturiko era guztietako esparruetara zabalduz espezializatutako langileria berriarekin:

  • Ezarpen eta Urbanizazio Industriala
  • Hormigoi edo metalezko egituren Injinerutza Zibila, makina berezietarako zimentazioak, etab.
  • Prozesu hodiak, stress kalkuluak, gas hodiak, etab.
  • Presio eta huts ontziak, zutabeak, trukagailuak, etab.
  • Injinerutza Industriala
  • Produkziorako Instalazio eta Zerbitzu Orokorrak
  • Instalazioen Diseinua
  • Arkitektura berezia.
  • Elektrizitatea
  • Obren koordinazio eta ikuskapen teknikoa
  • Segurtasun eta osasuna alorrean koordinazioa
  • "Giltza eskuan" obrak