Baliabide Teknikoak

Injinerutza lan ezberdinak garatzeko erabilitako programa nagusiak honako hauek dira:

Egitura Metalikoen Kalkulura

Cype: Metal 3D

Metal 3D-rekin altzairu barrez eratutako edozein egitura mota kalkulatzen dugu, Espainiako CTE arauak, Eurokodeak eta bestelako nazioarteko arauek eskatutako frogaketa guztiak burutuz.


Power Frame

2. ordenako esfortzuen, eta analisi dinamiko edo egituran integratutako zubi-garabien, frogaketa egin behar den kasu espezifikoagoetan, PowerFrame erabiltzen dugu..


Power Connect

Egitura metalikoaren torlojutako junturak kalkulatzen ditugu PowerFrame-tik inportazio zuzena erabiliz. PowerConnect-ekin kalkulu guztiek 3. Eurokodea eta konexioei dagozkien eranskinak jarraitzen dituzte.

Obra zibileko kalkulura

CypeCad

Programa honekin hormigoi armatu eta metalezko egituren kalkulu eta dimentsionamendua egin ditzakegu 3D formatuan, Injinerutza Zibileko eraikin eta proiektuetan egintza horizontal eta bertikalen azpian jarrita.

Hodien estres eta malgutasuna

Auto Pipe

Hoditeriaren diseinurako eta analisian planteamendu globala egin dezakegu. Energia nuklearra, planta kimiko, petrolio birfindegi eta antzerako sektoreetan lan egiten duten enpresentzat pentsaturik dago.

Hoditeria marrazkea

AutoPlant Piping

AutoPLANT Piping AutoCAD-en azken teknologiaz baliatzen da planta industrialetako hiru dimentsiotako eredu adimendunak egiteko. Microstation gainean ere jarduten da.


Isogen

Programa honen laguntzarekin piping isometrikoak automatikoki sortzen ditugu, erosketarako materialen zerrenda zuzenean burutuz.



NavisWorks JetStream v.5

Eredu txiki edo handien interferentzien miaketa azkarra egitea ahalbidetzen du, bisualki argia eta erraz ulertzeko azterketa eginez talkak modu grafiko eta bisualean adieraziz miaketa "denbora errealean" egitea ahalbidetuz.

Presio ontzien kalkulura

PvElite

Presio ontzi bertikal zein horizontalen egiturazko diseinurako konponbide osoa da. Programa honen laguntzarekin kalkuluak ASME VIII. Atala, 1 eta 2 Dibisioak, PD 5500 eta EN 13445 arauaren arabera burutuko dira.

Egitura metalikoen 3D-tako marrazk

Prosteel Professional

Altzairuzko egituren diseinu eta eraikuntzara bideratutakoa, 3D-tako egitura sortu, marrazkiaren xehetasun eta materialen zerrendak sortzetik datuak NC eta ERP sistematara esportatu arte.


Kalkulu programak elementu finituekin

Elementu finituekin kalkulu bereziak burutzen ditugu obra zibil eta egitura metalikoetarako aplikatutako kargak, esfortzuak eta materialen nekeak fideltasun osoz simulatuz, baita eztandak eragindako esfortzuak ere.